Reziclonk Turukutupa konpainiaren instalazioa da. Hondakin-materialak berreskuratzen dituzte soinu-tresnak egiteko eta ikusleek, materialek eskaintzen dituzten aukera anitzak esperimentatzen dituzte. Zalantzazko erabilera duten askotariko elementuetatik abiatuta, objektu bizigabeen parke tematikoa eraiki dute baina objektuok bigarren aukeran bizia hartzen dute.

Reziclonk es una instalación donde se recuperan materiales de desecho para crear una serie de instrumentos sonoros, y que el público sea quien experimente con las posibilidades de los diferentes materiales. A partir de todo tipo de elementos de dudosa utilidad, han construido un parque temático de objetos inertes que toman vida en una segunda oportunidad.

BIRZIKLATUTAKO SOINU INSTALAZIO INTERAKTIBOA

INSTALACIÓN SONORA INTERACTIVA RECICLADA

Instalazioa: instalatutako, jarritako, botatako gauzen multzoa. Hiri-altzariak. Kalean esku-hartzea. Ohiko plastikozko elementua. Eskultura akustikoa.

Instalación: conjunto de cosas instaladas, puestas, tiradas. Mobiliario urbano. Intervención de calle. Elemento plástico cotidiano. Escultura acústica.

Soinuzkoa / Soinua: gorputz baten bibrazio-mugimenduaren bidez sortzen diren uhinak. Behe-soinuak, urrutikoak, gogorrak edo latzak. Soinuaren aukerak ikusi eta entzunez ikastea.

Sonora / sonido: ondas provocadas por el movimiento vibratorio de un cuerpo. Sonidos graves, distantes, fuertes o crudos. Descubrir las posibilidades sonoras y aprender en la escucha.

Interaktiboa: publikoak egiturekin jokatuko du. Zerbait mugitzen, ukitzen, igurzten edo jotzen baduzu, zerbait entzungo da. Mugimenduarekin, erresonantziarekin, distantziarekin esperimentatzea. Egin daitekeen hori aurkitzeko jolastea.

Interactiva: el público actúa sobre las esculturas. Algo suena cuando mueves, tocas frotas o golpeas. experimentar con el movimiento, la resonancia, la distancia. Jugar a descubrir lo posible.

Birziklatua: berriz erabiliko dugu botatzeko moduko edozein gauza. Zabortegietako, trastelekuetako eta txatartegietako zakarrak, zaborrak eta hondakinak. Hemen ez dugu ezer botako.

Reciclada: se reutiliza cualquier objeto desechable. Desperdicios, basura y residuos de vertederos, trasteros y chatarrerías. Aquí no se tira nada.